Akrodance tailerra Gabonetako oporretan

Akrodance tailerra Gabonetako oporretan
2022/12/07 08:59
eta kitto!
Eibarko Udalak Akrodance tailerra antolatu du Gabonetarako, 8-15 urte bitarteko haur eta nerabeentzat,
Jarduera hau Errebal Plazako 1. solairuan egingo da abenduaren 26tik 30era bitartean.

Hiru ordutegi ezberdin daude:
-  LH 3. eta 4. mailak: 16:30etik 17:30era
- LH 5. eta 6. mailak: 17:30tik 18:30era
-  DBH 1-4 mailak: 18:30etik 19:30era.

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da abenduaren 12tik 20ra (biak barne).  INFORMAZIO GUZTIA ESTEKA HONETAN