Akuarela tailerra Santi Entrenarekin eta artisautza azoka, asteburu honetan Ipurua Merkatu Plazan

Akuarela tailerra Santi Entrenarekin eta artisautza azoka, asteburu honetan Ipurua Merkatu Plazan
2023/12/15 12:17
eta kitto!
Akuarela  tailerra eskainiko du Santi Entrena artista eibartarrak bihar, hilak 16 (zapatua).  Ipuruako Merkatu Plazan. 11: 00etatik 14: 00etara izango da eta adin guztietara irekita (8 urtetik beherakoak senideren batekin joatea gomendatzen da). Maila desderdinetara egokitutako saioa izango da. Parte-hartzaileei euren marrazketa eta pintura materiala eta uretarako ontzi txiki bat eramatea eskatzen zaie. Jardunaldi guztiz praktikoa izango da, baina beharrezko printzipio teoriko batzuk gogoratuko dira. Doaneko izango da eta ez dago izena eman beharrik.

Bestalde, artisautza azoka antolatu dute astebururako Ipuruako Merkatu Plazan. Orain dela gutxi egindakoaren bidetik, Eibar eta inguruko hainbat artisauk hartuko dute parte. Bi egunetan, zapatuan eta domekan zabalduko dute azoka, zapatuan 17:00-20:00 bitartean eta domekan  11:00-20:00 bitartean.