"Al cobijo de la encina" ipuina aurkezteko du Carmen Piriz eibartarrak Andretxean
2023/12/12
18:15
eta kitto!
Abenduaren 15ean, barixakua, Al cobijo de la encina ipuina aurkeztuko du Carmen Piriz eibartarrak Andretxean ,17:00etan. Aurtengo uztailean argitaratu du autoedizio-lana, Apuleyo Ediciones-en eskutik, eta berak egindako testu eta irudiz osatua dago. Ipuina gazteleraz idatzita dago, baina bertan agertzen den QR kodigo baten bidez euskarazko online bertsioa eskuratu daiteke.
SINOPSIA
Zer gerta daiteke baserriko animaliatxo batzuk itxita badaude eta libre izan nahi badute? Mendian korrika egiteko eskubidea dute? Ipuin honetan, ametsetako askatasun hori lortzea eragiten duen zerbait gertatzen da…