Alaia Martin Etxebeste irabazle suertatu zen jendez betetako Coliseo antzokian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena jokatu zen Coliseo antzokian zapatuan
2024/10/22
11:26
eta kitto!
Lehen final-laurdena izan da Eibarkoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Alaia Martin. Hurrengo egunean, domekan, Beñat Gaztelumendi Arandia nagusitu zen Errenteriako saioan.
Indartsu hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea: Eibarko Coliseo bete batek egin zion harrera zapatuan. Giro beroan aritu ziren kantuan sei bertsolari hauek: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Aratz Igartzabal Bidegain, Eneko Araiztegi Agirre, Haizea Arana Cardenal eta Manu Goiogana Bengoetxea
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Mrtin Etxebeste izendatu zuten garaile, 531,5 punturekin. Horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara; Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu dira puntuazioak:
- Alaia Martin Etxebeste ------------------------------------ 531,5
- Agin Laburu Rezola ----------------------------------------- 503,5
- Eneko Araiztegi Agirre ------------------------------------ 469
- Haizea Arana Cardenal ------------------------------------ 458,5
- Manu Goiogana Bengoetxea ---------------------------- 448
- Aratz Igartzabal Bidegain ---------------------------------- 438
Gai-jartzaile lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen. Epaileak, ostera, hauek izan ziren: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan zen.