Alaitz Ibarrola waterpolistak Bordeleko Union Saint Brunorekin fitxatu du

Azkeneko denboraldian eibartarrak 58 gol sartu zituen 25 partidutan
Alaitz Ibarrola waterpolistak Bordeleko Union Saint Brunorekin fitxatu du
2024/09/12 12:26
eta kitto!

Modu horretan bolla postuan jokatzen duen eibartarrak Frantziako 1. Mailara egingo du jauzia. USB Bordeaux izenarekin ezagutzen den taldearekin jokatuko du denboraldi berrian. Azkenekoan eibartarrak 58 gol sartu zituen 25 partidutan, euretako bederatzi penaltiz. Urbaten harrobiko beste balore bat da Elite Femininen jokatuko duen Alaitz Ibarrola, maila horretan Espainiako Ligako Ohorezko Mailan jokatzen duen Miren Urizarrekin batera; azken horrek Waterpolo Iruña 9802 taldearekin izango da.