Alaitz Melgarrek ireki du Harixa Emoten irakurle-taldearen ikasturtea
Josefa, neskame liburuarekin etorri da Eibarrera
2025/10/08
10:11
eta kitto!
Juan San Martin liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak elkarrekin antolatzen duten Idazlearekin Harixa Emoten irakurle-taldeak atzo ekin zion ikasturteari Alaitz Melgar idazlearekin. Barakaldarra "Josefa, neskame" liburuarekin etorri zen Eibarrera eta, ordubetez, bere lehenengo lanaren inguruko solasaldia izan zuen irakurleekin. Josefa Arregi bere amonaren bizitza berreraiki nahi izan du Melgarrek neskametzari buruzko saiakera honetan. Hurrengo saioa azaroaren 11n izango da. Ordurako, irakurketa-taldeko kideek Itxaso Martin idazlearen "Puntobobo" liburua irakurriko dute.