Alarma egoeran 57 zigor ezarri ditu Udaltzaingoak Eibarren
2020/03/31
11:31
eta kitto!
Eibarko Udalak gaur eman dituen datuen arabera 2.207 lagun identifikatu, 627 auto identifikatu eta 57 zigor ezarri ditu Udaltzaingoak Eibarren martxoaren 17tik 30era. Atzo izan ezik egunero zigortu dute pertsonaren bat, alarma egoeraren hasierako egunetan batez ere.
ℹ️?♀️? Eibarko Udaltzaingoak laburpen-taula bat egin du, alarma egoera honen harira, 2020ko martxoaren 17tik 30era egin dituen zehapen-espedienteei eta pertsonen eta ibilgailuen identifikazioari buruzko zenbait datu biltzen dituena. Datuak ikusteko sakatu irudian. #Eibar #COVID19 pic.twitter.com/FZwhExZzSQ
— Eibarko Udala (@EibarkoUdala) March 31, 2020