Alavesek SD Eibar-ko Stoichkov fitxatu du hiru denboraldirako

Eibarrekin 126 partidu ofizial jokatu ditu, 45 gol sartuta
Alavesek SD Eibar-ko Stoichkov fitxatu du hiru denboraldirako
2024/07/19 12:05
eta kitto!

Hiru urte SD Eibar-en egin ondoren, Juan Diego Molina aurrelaria, Stoichkov bezala ezagututa, hurrengo hiru urteak Gasteizko klubean egingo ditu, sinatutako kontratuaren arabera. Alavesek Stoichkoven etete klausula ordaindu du eta, modu horretan, jokalaria bereganatu. 31 urte beteko ditu azaroan, eta 2021etik hona Eibarren aritu da; modu horretan, andaluziarrak debuta egingo du EA Sports Ligan, hiru denboralditan jauzia emateko urrats txikira egon ondoren. SD Eibar-ko jokalari bezala Stoichkovek erakutsi du aurrelari trebea dela, bai golari begira eta baita aurrealdean jokatzeko ere; hain zuzen, 126 partidu ofizial jokatu ditu, 45 gol sartuta.