Alberto de la Hoz izango da EAJ-PNV alderdiaren bozeramailea Udalean
Kargua laga duten Josu Mendicute eta Amaia Albizu zinegotzien tokia Aiora Arrietak eta Eva Juezek hartuko dute.
2024/11/19
13:06
eta kitto!
Azaroaren 28an egingo den Osoko Bilkuran hartuko dute zinegotzi kargua Aiora Arrietak eta Eva Juezek, aurreko hilean karguari uko egin zioten Josu Mendicute eta Amaia Albizu ordezkatzeko. EAJ-PNV udal taldeko bozeramaile berria, berriz, Alberto de la Hoz zinegotzi jeltzalea izango da. Aiora Arrieta azken udal hauteskundeetarako zerrendan zazpigarren tokian joan zen, eta Eva Juez, berriz, ordezko moduan aurkeztu zuten.