Alberto Ferreiro azpitxapeldun Espainiako beteranoen txapelketan

Lehiaketa Fuengirolan jokatu zen asteburuan
Alberto Ferreiro azpitxapeldun Espainiako beteranoen txapelketan
2024/05/28 12:34
eta kitto!

Maiatzaren 24an eta 25ean Malagako Fuengirolan jokatutako Espainiako Beteranoen Txapelketan Klub Deportiboko squash jokalariak 45 urtetik gorako mailan parte hartu zuen, eta baita finala jokatu ere; hori bai, azkenean ezin izan zion irabazi faborito zen egungo txapeldunari. Alberto txapelketako bigarren zerrendaburua zen eta, eurreko partidu guztiak irabazita, finalean amore eman behar izan zuen zerrenda horretako buru zenaren aurrean.