Alberto Ferreiro hirugarren izan da Oporto Squash Master txapelketan
Europako Squash Federazioaren zirkuituko Beteranoen Txapelketako proba jokatu zen asteburuan
2026/01/22
12:38
Ekhi Belar Errasti
Joan den asteburuan, urtarrilaren 16tik 17ra, Oporto Squash Master proba jokatu zen Europako Squash Federazioaren zirkuituko Beteranoen Txapelketaren barruan. Alberto Ferreiro eibartarrak 50 urtetik gorakoen mailan jokatu zuen eta finalerdietara arte, bere partida guztiak 3-0 irabazi zituen.
Finalerdietan, David Ayerst irlandarra izan zuen aurkari, Europako sailkapenaren postuan dagoena, eta txapelketako ranking onena zuena. Ferreirok 3-1 galdu zuen partida estuan (11-8, 9-11, 11-6, 11-4), eta hirugarren eta laugarren posturako lehian errebantxa hartu zuen beste irlandar baten aurka, Philip Coleman hain zuzen ere.