Alberto Lasuen Arriaga eta Eibarko Klub Deportiboa omenduko dituzte XX. Txistorra Egunean
Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik, bihar ospatuko da aurten hogeigarren ediziora ailegatu den Txistorra Eguna. Urteroko martxan, egun osoa beteko duen jaia Untzagako karpan izango da. Txotxa 11:30etan zabalduko dute aurtengo omenduek: Alberto Lasuen Arriaga Txirrindulari Elkartearen betiko laguntzaileak, eta Eibarko Klub Deportiboak, bere mendeurrenean. Horrekin batera hasiko dira txistorra pintxoak-saltzen. Bazkaldu eta atseden pixkat hartzeko, 15:00etatik 18:30era etena egingo dute. Eta jaiaren amaieran, 21:00etan, egun osoan salgai egongo diren rifen zozketa egingo dute. Sari ugari banatuko dituzte: sari berezia, bost Tarteko- helmuga sari, eta beste hogeitazazpi sari gehiago (BH bizikleta, kamisetak, maillotak, foballa eta pilota ikustera joateko sarrerak, opari-sortak...). Jarraian dauzkazue egitaraua eta edizio honetako kartela.