Albina Stardust & Divina Comedia bikoteak drag ikuskizuna eskainiko du bihar gauean Untzagan

Nazioarteko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko programazio berezia antolatu du Udalak biharko.
Albina Stardust & Divina Comedia bikoteak drag ikuskizuna eskainiko du bihar gauean Untzagan
2025/06/27 16:55
eta kitto!

Egitaraua goizetik hasiko da: 11:00etatik 13:00era Aniztasunarekin bat! txapa eta poltsa tailerra egingo da Untzagan, eta jarraian, 13:00ean, LGTBIQ+ bandera igoko dute.

Gauean, berriz, Albina Stardustek (Iruñea) & Divina Comedia (Arrasate) disziplina anitzeko artista-bikoteak ikuskizuna eskainiko du Untzagan 22:00etan. Euskadi osoko eszenatokietan ibili dira bi artistak, musika, komedia eta aldarrikapen politikoak modu berezian nahasten dituen ikuskizunarekin. Antolatzaileek diotenez, “estilo berezia 
dute, eta horrek drag euskaldunaren erreferente bilakatu ditu".