Alcobendasi irabazita hirugarren postuari eutsi nahi dio Casinoko billar taldeak

Eibarko laukotea Jorge Molinos, Ricardo Robles, Sergio Boullosa eta Ricardo Ereñak osatuko dute.
Alcobendasi irabazita hirugarren postuari eutsi nahi dio Casinoko billar taldeak
2025/02/11 10:42
eta kitto!

Zapatu honetan billarreko Nazional Mailako Liga Eibarrera bueltatuko da, gure herriko Casino Artista Eibarres eta Alcobendasen arteko neurketarekin. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, bi partidekin, eta 12:00etan jarraituko du, beste biekin. Eibarko laukotea Jorge Molinos, Ricardo Robles, Sergio Boullosa eta Ricardo Ereñak osatuko dute eta euren asmoa da etxeko bigarren garaipena eskuratu eta multzoko hirugarren postuari eustea. Neurketak, gainera, motibazio berezia izango du eibartarrentzat, orain dela gutxi laga digun Antonio Martinez taldekidea gogoan, hari dedikatu nahi baitiote garaipena. Martinezek hiru bandatara jokatutako Gipuzkoako txapela jantzi zuen orain dela lau urte. Partidak ikusteko sarrera doanekoa da; hori bai, aforoa bete arte.