Alcoy-Eibar partidua zuzenean emango du eibartv.com-ek

Alcoy-Eibar partidua zuzenean emango du eibartv.com-ek
2013/05/24 00:00
eta kitto!

Domekan 18.00etan jokatuko den Alcoy-Eibar igoera promoziorako norgehiagoka zuzenean jarraitzeko aukera izango da, internet bidez eibartv.com webguneko arduradunek gaur bertan adierazi dutenez. Udalak seinalearen erretransmisioa diruz babestuko du (500 bat euroko kostua izango du) eta, horri esker eta beste inork partidua telebistaz emango ez duenez, eibartv-k norgehiagoka bere webgunean zuzenean emateko modua izango du. Telemixta enpresak horrelakotarako seinalea erosteko aukera eskaintzen du beste batzuetan ere eta, behin zerbitzua erosita, kamara bakarrarekin hartutako irudiak emango dituzte eibartv-n, Alcoyko kazetariak komentatuko duen norgehiagoka zuzenean jarraitu nahi duten guztiek ikusteko aukera izateko. Alkateak azaldu duenez, pantaila erraldoi eta bestelakoek askoz ere gehiago balio dute, baina Eibar Kirol Elkartea mailaz igotzeko aukera izanik, jarraitzaileei moduren batean partiduak ikustea erraztu nahi izan diete, hortik erretransmisioa diruz babestea.