Alcoyano-Eibar 2. A mailara igotzeko lehen kanporaketan

Alcoyano-Eibar 2. A mailara igotzeko lehen kanporaketan
2013/05/20 00:00
eta kitto!

Gaizka Garitanoren taldeak orain dela urte bi gertatutakoaren mendekua hartzeko aukera izango du. Orduko hartan Alcoyanok 2. A mailara igotzeko asmoak zapuztu zion Eibar Foball Taldeari: partidu bietan berdindu bazuten ere, Levante aldekoek Ipuruan sartutako golak erabaki zuen eurak izatea maila igoko zutenak. 2. A mailan denboraldi bakarra egin eta, maila galdu ondoren, berriro igotzeko borrokan sartu da berriro. Euren multzoko laugarrenak izan dira Alcoykoak eta, horregatik, Eibar FT bigarrena izan denez, itzulerako partidua Ipuruan jokatuko da. Asteburu honetan, beraz, lehen partidua jokatuko da Alcoyn eta emaitza onenaren bila abiatuko dira eibartarrak haruntza. Eibarko taldean jokatzen duen Diego Jiménez erdilariak aurretik urte askotan jokatu izan du Alcoyanon eta handik fitxatu zuen Eibarko taldeak. Alcoyano ospetsua da beti izan duen "kemenarengatik": aurkari gogorra, beraz, eibartarrentzat.