Aldatze kalea itxita egongo da eguaztenera arte
2020/06/29
08:52
eta kitto!
Edateko uraren kanalizazioa non dagoen egiaztatzeko egingo diren kata batzuen ondorioz Aldatze kalea itxita egongo da eguaztenera arte, gutxienez. Beraz, Jardiñeta kaletik ezin izango da San Juan eta Untzaga kaleetara autoan joan.
Kata horiek egin eta obrekin aurrera egin daitekeela egiaztatzen bada, edateko uraren kanalizazioa ordezteko lanek obrak amaitu arte jarraituko dute eta uztailaren amaierara arte luzatuko dira. Lanekin aurrera egiterik ez badago, ordea, kalea eguaztenean zabalduko dute eta obra abuztura arte atzeratuko da.