Aldatze laga zutela 50 urteak ospatu zituzten aurreko barixakuan

Enkarterrietan ibili ziren hainbat ekintza eta bazkaria egiteko
Aldatze laga zutela 50 urteak ospatu zituzten aurreko barixakuan
2024/07/01 17:11
eta kitto!

Aldatze ikastetxean ikasitako hamabikoak, urterokoari jarraituta, elkarrekin egoteko aprobetxatu zuten beste behin. Oraingoan, gainera, Aldatzetik irten zirela 50 urte direnez, kopuru biribil horri dagokion ospakizun berezia antolatu zuten, egun osoa hartu zien txangoarekin gozatzeko.

Ondo prestatutako egitarauari jarraituz, Sopuertara jo eta, lehenengo, Loitzagako dorre ospetsua bisitatu zuten, bertan Rolls-Royce autoen museoa ikusteko. Gero Avellanedan dagoen Enkarterrietako juntetxean izan ziren, eta tartea aurkitu zuten, baita ere, El Pobaleko burdin-olan izateko. Jakina, indarrak berreskuratzeko tartea ere aurkitu zuten, bazkari ederrarekin euren egunari ginga ipintzeko. Segi horrela!