Alderdi sozialistak omenaldia egingo dio zapatuan Aurora Baskaran alkate ohiari
2021/03/03
18:02
eta kitto!
PSE-EEk Aurora Baskaran eibartarrari omenaldia egingo dio zapatuan, "Bidegileak: bidea zabaldu zuten sozialistak" ekimenaren estreinaldian. Eibarko Sozialistek Untzagan duten egoitzan (Herriaren Etxean) izango da ekitaldia, 11:30ean hasita, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakariordeak hartuko du parte.
Benigno eta Marcelino Baskaran euskal sozialista historikoen alaba eta biloba den Aurora Baskaran Eibarko alkate izan zen 1987tik 1995era eta senatari kargua ere bete zuen eta zapatuko ekitaldian, besteak beste, berdintasunaren aldeko borrokan egindako lana aitortu nahi diote alderdikideek. Hain zuzen ere, Teresa Laespadak zuzentzen duen PSE-EEko Gizarte Mugimenduen, Aniztasunaren eta Berdintasunaren Idazkaritzak hainbat ekitaldi egingo ditu, "Bidegileak: bidea zabaldu zuten sozialistak" izenburuari jarraituta, bizitzako arlo ezberdinetan emakume sozialistek egindako ibilbidea eta lana aitortzeko asmoz.
Ekitaldia streaming bitartez jarraitu ahal izango da, zuzenean, Euskal Sozialisten Twitter, Facebook eta Youtube kanalaren bitartez.