Aldundiko udalekuetan izena emateko epea gaur hasiko da
"Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko. Honen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bere lurralde historikoko foru aldundian eman behar du izena.
"Udalekuak" egitarauan eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, plaza lortzeko orduan aukera-berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da. Eskaera-orri bat baino gehiago agertuz gero, eskaera baliogabetu egingo da.
"Gazte-oporraldiak" Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen udako programa bat da. Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera izaten dute jarduera ludiko-hezigarriez gozatzeko. Programa honen bitartez, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie gazteei, euren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. Informazio gehiago hemen.
Plaza guztiak apirilaren 18an banatuko dira, jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez. Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 19tik 28ra egin beharko dute.
Informazio gehiago lortzeko aukera ondorengo telefono eta helbidean egongo da: + 34 943 445 98 udalekuak@gipuzkoa.eus