Aleu Cid-entzat izango da Eibarko Kirol Sarietako errugbiko aurtengo saria

Aleu Cid-entzat izango da Eibarko Kirol Sarietako errugbiko aurtengo saria
2023/12/29 16:43
eta kitto!
Ia 10 urte daramatza errugbian jokatzen, Eibarko klubean beti, eta egun estatuko maila gorenean jokatzen du. Jokalari titularra izateaz aparte, entrenatzailea ere bada eta, hori gutxi balitz, hainbat aldiz deitu diote Espainiako errugbiko selekziotik. Europako XV. Errugbi Txapelketan hartu zuen parte, Amsterdamen; eta Hegoafrikako Errugbi XV. Biran ere jokatu zuen, Johannesburgon, Hegoafrikako selekzioaren aurka.