Alex Aranzabal Espainiako Futbol Federazioa zuzentzeko hautagaia izango da
Eibar KE-ren presidentea izan zen 2009tik 2016ra
2024/09/09
18:03
eta kitto!
Alex Aranzabal eibartarrak Espainiako Futbol Federazioa presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du, Mundo Deportivo hedabideak jakinarazi duenez.
Zazpi urtez Eibar KE-ren presidentea izan ondoren (2009-2016), Aranzabalek LaLiga zuzentzeko bere burua aurkeztu zuen 2016an, baina azkenean Javier Tebas izendatu zuten presidente. Orain, futbol federazioa zuzentzea da bere helburua.