Alex Txikon mendizalearen hitzaldia 19.30etan Deporren

Alex Txikon mendizalearen hitzaldia 19.30etan Deporren
2014/02/06 00:00
eta kitto!

Klub Deportiboko Mendi Taldeak otsailerako antolatu dituen Mendi Jardunaldiak gaur hasiko dira, 19.30etatik aurrera Deporren Alex Txikonek alpinismoaz emango duen Karakorum Negua izenburuko hitzaldiarekin. Jardunaldien harira, datorren asteko eguenean (13an), Zigor Arteagak Saihestu edo aurre egin izenburukoa eskainiko du, hilaren 20an Tito Agotek mendi bizikletaren inguruko tailerra emango du eta hilaren 27an, berriz, Oihana Kortazarrek Euskal Herritik Mundura izenburuko saioan mendi lasterketak izango ditu mintzagai.