Alfako enpresa batzordearen mozioa hurrengo plenoan berretsiko dute
Udalak Eibarko Alfako enpresa batzordeak aurkeztutako mozioa hurrengo udalbatzan berretsi egingo duela aurreratu du. Alfak bizitzen diharduen egoera ekonomiko larriaren aurrean babesa eta laguntza eskatu diote Udalari, jarraian osorik irakur dezakezuen mozioa aurkeztuta, eta idatzia bozeramaileen batzarrean alderdi guztiek onartu zuten, salbuespen barik:
EIBARKO UDALA OSATZEN DUTEN ALDERDI POLITIKOEI
Alfa taldeko Eibarko Enpresa Batzordeak, Eibarko Udalbatza osatzen dute alderdi politiko guztiei, Alfako langileen aldeko mozio hau onartzeko eskaera luzatzen die:
1. Eibarko udalak bere babes osoa adierazten dio Alfa-ri, taldeko langile guztiei. Alfa enpresa taldea, hartzekodunen konkurtso egoeran dago eta hori dela eta, Eibarko Udalak gerta daitekeen balizko lanpostu galeraren aurrean eta ondorioz, horrek, Eibar eta eskualdeko ehun ekonomiko eta sozialean izan dezakeen ondorioen aurrean bere kezka adierazi nahi du.
2. Eibarko udalak, instituzio guztien aurrean ( Gipuzkoako Diputazioa, Eusko Jaurlaritza, etab) egin beharreko izapide eta kudeaketa guztiak egiteko konpromezua hartzen du Alfa taldearen egoera larria dela eta arriskuan dauden lanpostu guztiak mantentzeko helburuarekin.
3. Eibarko udalak bere laguntza emango dio Alfako langileen kolektiboak langile guztien lanpostuak defendatzeko eta ehundaka langile langabezia egoeran ez geratzeko asmoz antolatzen dituen ekintza sindikal eta sozial guztiak aurrera eraman ditzan.
Eibarren, 2012ko azaroaren 26an
Sin.: Eibarko Alfako Enpresa Batzordea.