Algaraklown elkarteari laguntzeko egutegia salgai dago Eibarren
Beste leku batzuen artean ...eta kitto! Euskara Elkartean ere eros daiteke 10 eurotan
2024/11/28
09:22
eta kitto!
Algaraklown ospitaleko pailazoek 2025. urteko egutegia kaleratu dute. Argazki koloretsuz betetako egutegiak ondo irudikatzen du irabazi asmorik gabeko elkarte honek ospitaletako gaixoak eta haien familiak animatzeko eta "irribarrekin sendatzeko" egiten duen lana. 10 eurotan dago egutegia salgai ...eta kitto! Euskara Elkartean, La Salle ikastetxean eta Untzagako dorre azpiko bazarrean.
Bestalde, 2024ko Boluntariotza Saria jasoko du elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, "ospitaleetan haurrekin egiten duen lanaren aitortza gisa". Abenduaren 5ean jasoko du saria.