Alicia Garcia Tartas-ek irabazi du II. Lan Artistikoen Lehiaketa

Alicia Garcia Tartas-ek irabazi du II. Lan Artistikoen Lehiaketa
2014/03/07 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 7) inauguratu dute Topalekuan Martxoaren 8aren harira Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Emakume Langilearen Egunaren II. Lan Artistikoen Lehiaketako lanen erakusketa. Lehiaketaren irabazlea zein izan den inaugurazioan bertan eman dute ezagutzera: argazkian ikusten duzuen Alicia Garcia Tartas aukeratu du epai-mahaiak, lehiaketara aurkeztutako bederatzi artelanen egileen artean. Erakusketa martxoaren 16ra arte egongo da ikusgai. Beste erakusketa batzuek ez bezala, honek Kultu tabernako atetik izango du sarbidea eta, beraz, taberna zabalik dagoen bitartean egun osoan egongo da sartzeko aukera