“Alimañas” eta “Mamacruz” izango dira ikusgai Coliseoko zine karteldegian

“Alimañas” eta “Mamacruz” izango dira ikusgai Coliseoko zine karteldegian
2023/10/26 13:55
eta kitto!
Aurreko asteburutik oraingoan ere jarraituko duten Paco Arangoren “Mi otro Jon” eta Cal Brunker-en “La patrulla canina. La superpelícula” filmekin batera, Patricia Ortegaren “Mamacruz” eta Pep Anton eta Jordi Sanchezen “Alimañas” pelikulek osatuko dute zapatutik astelehenera arte iraungo duen Coliseoko zine karteldegia.

Oraingoan ere zapatuan ez da proiekziorik izango Antzokian, beste ekitaldi bat dagoelako bertan. Bestela, “Mi otro Jon”-ek 1 Aretoan aurkituko du bere tokia, “Mamacruz” 2 Aretoan eskainiko dute, “Alimañas” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean banatuko ditu bere saioak eta, azkenik, Umeentzako “La patrulla canina” 2 Aretoan emango dute zapatuan eta Antzokian domekan.