"Altsasu" antzezlana taularatuko dute eguenean (euskeraz) eta barixakuan (gazteleraz)
2022/01/18
09:46
eta kitto!
Maria Goiricelayak zuzentzen duen “Altsasu” antzezlana eskainiko du La Dramática Errantek eguenean (euskeraz) eta barixakuan (gazteleraz) Coliseo antzokian, egun bietan 20:00etan hasita.
2016ko urriaren 15ean Altsasun gertatutakoari buruzko lana da, “Altsasu” kasua oinarri hartuta sortutako fikzioa. Egileen berbetan, “kasu mediatikoaren hurbilpen zorrotza eta zintzoa den arren, fikziozko lan baten aurrean gaude eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana egin behar izan da”.
Taula gainean arituko diren antzezleak Egoitz Sánchez, Ane Pikaza, Nagore González eta Aitor Borobia dira eta sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).