Altuna eta Dario buruz-buruko txapelketaren finalerdietako azken txartelaren bila

Artola zain dago zeinen aurka jokatuko duen jakiteko
Altuna eta Dario buruz-buruko txapelketaren finalerdietako azken txartelaren bila
2024/05/10 12:55
eta kitto!

Domekan Astelenak buruz-buruko txapelketa nagusiko ligaxkako azken jardunaldiko neurketa erabakigarria hartuko du jaialdiko partidu nagusian. Lehiaketa horretako finalerdi batean Laso eta Zabala izango diren bezala, bestean Artola zain dago zeinen aurka jokatuko duen jakiteko.

Aurkaria Altuna III eta Dario Aspeko ordezkarien artetik aterako da, atzo aukeratu zituzten pilotekin erabakiko dena. Jaialdiko hasierako partiduan, Ezkurdia-Martija eta Pello Etxeberria-Tolosa bikoteek jardungo dute, nor baino nor. Amaitzeko, berriz, Exposito-Gabirondo eta Mata-Eskuza bikoteak ahaleginduko dira norgehigoka euren alde egiten.