Altuna eta Jaka finalerako txartelaren bila domekako Astelenako jaialdian

Altuna eta Jaka finalerako txartelaren bila domekako Astelenako jaialdian
2023/11/02 09:45
eta kitto!
Jaialdi bikaina prestatu du beste behin Aspe gure herriko enpresak Astelena frontoirako. Oraingo honetan jaialdiaren partidu nagusian lau eta erdiaren txapelketa nagusiko Jaka eta Altunaren arteko finalerdia izango da jokoan. Baiko eta Aspeko ordezkariek eskainiko duten lehiatik aparte ere, beste bi partiduek ere badute bakoitzak bere pizgarria: lehenengoan Rezusta eta Zabaleta atzelari handien zein baino zein borroka ikusi ahal izango da eta amaierakoan bigarren mailako onenetakoen arteko norgehiagoka izango da. Horrela, jaialdia hasteko, Zabala-Rezusta vs De la Fuente-Zabaleta partidua izango da 17:00etatik aurrera. Eta, jaialdia amaitzeko, honakoa jokatuko da: Exposito-Arbizu vs Mata-Gaskue. Buruz-burukoaren material aukeraketa eguen goizean egin zuten.