Altunak eta Zabaletak pilotak aukeratu zituzten atzo Astelenan

Lehen mailako buruz-buruko horren aurretik promozioko Senar eta Aldaberen artekoak zabalduko du jaialdia
Altunak eta Zabaletak pilotak aukeratu zituzten atzo Astelenan
2024/04/25 13:14
eta kitto!

Domeka arratsaldean Astelena frontoiak hartuko duen pilota-jaialdiko partidu nagusian jardungo duten Jose Javier Zabaletak eta Jokin Altunak atzo aukeratu zituzten partidu horretarako pilotak. Atzelariak 105,3 eta 104,9 gramoko bi hartu zituen, eta aurrelariak zertxobait pisutsuagoak, 105,6 eta 106,3koak.

Lehen mailako buruz-buruko horren aurretik promozioko Senar eta Aldaberen artekoak zabalduko du jaialdia. Amaitzeko, bestalde, binakako partidua jokatuko da: Mata-Martija eta De la Fuente-Rezusta izango dira bikoteak.