Altxau Burua Eibar guraso taldeak “Udako Altxa Burua” erronka proposatu du uda honetarako
Mugikorren erabilera osasuntsuagoa bilatu nahian, aldaketaren bat egiteko prest dagoen orori zuzendua dago erronka, heldu naiz gazte
2024/06/14
09:51
eta kitto!
Mugikorraren gehiegizko erabilerak eta sare sozialetan adin goiztiarretan hasteak euren seme-alabengan duen eraginaz arduratuta, “Altxau Burua Eibar” taldea sortu zen gure herrian orain dela hilabete batzuk.
Horrela. uda honetarako herritar guztiei zuzendutako erronka jarri dute martxan. Hamar puntuko eskuorri batean laburbildu dute erronka: jakinarazpenak isildu, deitu, mugikorra garbitu, gailuak berreskuratu, kalean altxa burua, mugikorraren txokoa, gauean itzali, gozatu mugikorrik gabe, ohitura berriak praktikan jarri eta deskonektatu.
Taldetik adierazi dutenez, “erabilera osasuntsuagoa bilatu nahian aldaketaren bat egiteko prest dagoen orori zuzendua dago erronka, heldu naiz gazte. Uda honetan Altxau Burua eta ondo pasa!”