Altzoa alargunen elkartekoekin batera puntua egiteko aukera egongo da bihar
"Matazak indarkeria sexistaren aurka" ekitaldia egingo da bihar hainbat herritan, eta gurean Altzoa arduratuko da jardueraz.
2025/06/13
12:34
eta kitto!
Kalean Ehuntzeko Munduko Egunaren harira, bihar (ekainak 14), Eibarko Bizikleta Plazan egongo dira Altzoa alargunen elkartekoak, 11:00etatik 13:30era. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa duen Kaleak gureak dira ekimenari lotuta,
Matazak indarkeria sexistaren aurka jai-ekitaldia izenekoa egingo da bihar hainbat herritan, eta gurean Altzoa arduratuko da jardueraz. Puntua egiteko behar den materiala elkartekoek ipiniko dute eskuragarri, nahi duenak bat egiteko aukera izan dezan. Altzoa elkartekoek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte Jar diezaiogun #puntuetakitto indarkeria sexistari egitasmoarekin bat egitera.