"Altzolan tren geltokia bai" plataformakoak sinadurak biltzen ibiliko dira San Andres egunean

"Altzolan tren geltokia bai" plataformakoak sinadurak biltzen ibiliko dira San Andres egunean
2023/11/20 18:40
eta kitto!

Eibarko Udalak baimena ukatu dien arren, Eibarren sinadurak biltzen arituko dira  “Altzolan tren geltokia bai” plataformakoak Altzola-Elgoibarko tren geltokia mantentzearen alde. Sinadura bilketa hilaren 30ean egingo dute, San Andres azokan.


“Altzolan tren geltokia bai” plataformakoek azaldu dutenez, “Eibarko Udalak baimena ukatu digu San Andres azokan bide publikoa okupatzeko eta, horrela, tren geltokia mantentzearen aldeko sinadurak biltzeko. Eta baimena ukatzen digu inolako azalpenik eman gabe, Udaleko Zerbitzu arloko arduradunak egindako ustezko txosten baten babespean. Txostena ez dugu ikusi eta gaur bertan eskaera bat erregistratu dugu Udalari txosten hori eskatuz. Eskaera aurkezteko epea eta modua Elgoibarren behin baino gehiagotan eta Deban duela aste batzuetako Euskal Jairako aurkeztu ditugun berberak dira. Kasu horietan beti eman digute baimena”.

Nolanahi ere, San Andres egunean Altzola-Elgoibarko tren-geltokia mantentzearen alde sinadurak biltzen arituko direla jakinarazi dute.

Argazkia: BARREN