“Altzolan tren geltokia bai” plataformakoek eskerrak eman nahi dizkiete atzo sinatzera hurbildu ziren herritarrei

“Altzolan tren geltokia bai” plataformakoek eskerrak eman nahi dizkiete atzo sinatzera hurbildu ziren herritarrei
2023/12/01 12:49
eta kitto!

Atzo Eibarren San Andres eguna ospatzen zela baliatuz, Altzola-Elgoibarko tren-geltokia mantentzearen aldeko sinadurak biltzen jardun zuten “Altzolan tren geltokia bai” plataformako kideek,  azokan bertan eta Calbeton kalean jarritako mahaian.  Udalaren baimenik ez zutenez, nahi baino lehenago alde egin behar izan zuten, "zigorra jasotzeko mehatxupean", esan digute. Hala ere, bertan egon ziren denbora-tartean 400 sinadura biltzea lortu zuten.  Horregatik bihotzez eskertzen dute eibartarren babesa. "Eibarko herritarrak, agintariak ez bezala, oso motibatuta daude garraio publikoarekin", adierazi nahi izan dute.