Alvaro Carrilo da Eibar KE-ren seigarren fitxaketa

Murtziako atzelaria Real Madril Castilla taldetik dator
Alvaro Carrilo da Eibar KE-ren seigarren fitxaketa
2024/07/12 12:30
eta kitto!

Eibar KE-k seigarren fitxaketa egin du: Alvaro Carrillo. Erdiko atzelaria Real Madrilen harrobian egon da eta Castilla taldean jokatu du azken urtean. 1. RFEF mailan, Raul Gonzalezen esanetara. 2026ko ekainera arteko kontratua sinatu du.

Murtziako jokalari gazteak (22 urte) Real Madrilen lehenengo taldearekin debuta egin zuen Kopan, Arandinaren aurka.