Amagandik edoskitzeari buruzko I. argazki-lehiaketa antolatu du Debabarrena ESIk

Amagandik edoskitzeari buruzko I. argazki-lehiaketa antolatu du Debabarrena ESIk
2016/11/03 14:37
eta kitto!
Amagandik edoskitzeari buruzko I. argazki-lehiaketa antolatu du Debabarrena ESIk (Debabarrena Erakunde Sanitario Integratua). eta parte hartu nahi dutenek horretarako aukera izango dute azaroaren 18ra arte. Lehiaketa horretan epaimahaiak saritutako argazkiak errekonozimendua jasoko du.  Lehiaketan aurkeztutako argazkiak originalak eta berriak izango dira eta parte-hartzaileek hiruna argazki aurkezteko aukera izango dute. Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus korreora bidaliko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bere argazkiei INSKRIPZIO DOKUMENTUA eta IRUDIA BILTZEKO ETA ZABALTZEKO BAIMENA erantsi beharko dio.  Irabazten duen argazkiari errekonozimendua emango zaio abenduaren 22an Mendaroko Ospitaleko ekitaldi-aretoan, eta irabazleari horren berri emango zaio aurretik.