Amaia Gorostiza izango da Eibar kirol elkarteko presidente berria
2016/05/23
22:49
eta kitto!
Eibar Kirol Elkarteko administrazio batzordeak Amaia Gorostiza aukeratu du klubeko presidente kargua betetzeko. Eibar foball taldearen 76 urteko historian emakume batek kargu hori beteko duen lehen aldia izango da. Alex Aranzabal ordezkatuko duen Gorostiza 2014. urteaz geroztik klubeko aholkularia da eta, horrez gain, Amaya Telleria Taldeko administrazio batzordeko kidea, Elkargiko Ekonomia batzordekoa, Dominion enpresakoa eta APD-ko ipar-zonako interbentore eta batzordekidea ere bada. Martitzen goizean, 10:30ean Ipuruan prentsaurrekoa emango du bere izendapenaren inguruko azalpenak emateko.