Amaia Gorostiza SD Eibarko presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria “anbizioaren” bidetik

Denboraldiaren balantzea egin zuten biek ala biek
Amaia Gorostiza SD Eibarko presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria “anbizioaren” bidetik
2024/06/20 11:31
eta kitto!

Atzo Ipuruan eskainitako prentsaurrekoan SD Eibarko bi ordezkariek “klubak anbizio izpirik ez duela galduko” nabarmendu zuten, “azken urteotan egindakoan oinarritutako etorkizun proiektua” badagoela ziurtatzeaz gain.

Denboraldiaren balantzea egin zuten biek ala biek ekitaldian eta ados jarri ziren zaleei eskerrak ematerakoan, “kolpeak izan arren, beste behin ere maila eman dutelako”. Gehitu zutenez, “ezbeharrak gainditzeko gaitasuna oso handia da, bai klubaren eta baita zaleen aldetik ere, eta ezaugarri horri eutsi behar diegu”.

Ez zuten ahaztu emakumezkoen lehen taldeak mailari eustean egindako lana errekonozitzea eta apimarratu zuten, baita ere, harrobiko taldeek lortutako igoerak.