Amaña girotzeko "Welcome Oporretan" ekitaldia antolatu dute zapaturako, bereziki umeentzako jarduerekin
"Amaña es la Caña" Amaña auzoa sustatzeko elkarteak, aurten ere, oporraldiaren ondoren auzoa girotzeko jarduerak antolatu ditu zapatu honetarako, irailak 14. Ekitaldiari Welcome Oporretan izena jarri diote, eta oporren osteko sindromearen ondorioak arintzeko asmoz antolatu dute. Eibartar guztiak animatu nahi dituzte, "giroa ziurtatu dago-eta". Patata-tortilla lehiaketan parte hartu nahi dutenek Amesti Tabernan eman dezakete izena, barixakua (irailak 13) baino lehen.
EGITARAUA
11:00 Gaztelu puzgarriak eta Cars
11;00 Auzoa girotzeko musika
16:00 Haurrentzako parkea, gaztelu puzgarriak eta eskobatzeko makina umeentzako
17:00 Txotxongilo ikuskizuna Bihar Taldearen eskutik
18:00 Umeentzako txokolatada
18:30 "Aitxitxa/amama eta biloba" (heldua eta txikiak) patata-tortilla lehiaketa
21:00 Diskoteka, DJ emanaldia