Amañako bertso-meriendako txartelak Amestin eta Guridin daude salgai

Amañako bertso-meriendako txartelak Amestin eta Guridin daude salgai
2023/06/12 10:46
eta kitto!
Amañako Jaiek 43. edizioa beteko dute aurten eta, egitarauaren barruan, bertso-merienda egingo da uztailaren 14an Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Ekitaldiak, gainera, kokagune berria izango du: Sosola baserrian egingo da, 19:00etatik aurrera. Txartelak Amañako Amesti eta Untzagako Guridi tabernetan ipiniko dira salgai, 25 eurotan. Plaza kopurua mugatua izango da (50 lagun). Hori dela-eta, ez da komeni azken momenturako lagatzea.