Amañako geltoki berria zabalik eta martxa betean

2015/10/24 00:00
eta kitto!

Bilbo-Donostia linean Amaña-Ardantza bitarteko zatian trenbidea bikoizteko lanak eta geltoki berriaren eraikuntza amaituta, gaur goizean inaugurazio ekitaldia egin dute agintariek, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Ana Oregi Sailburuak eta Miguel de los Toyos alkateak. ETS-k eta Eusko Jaurlaritzak egindako beharrek hiru urte iraun dute eta inbertsioa 16'5 milioi eurokoa izan da. Horiei esker, besteak beste, oinezkoek erabiltzeko 8.500 metro karratu lortu dira. Gaurtik hasita, Amañako geltokian ohiko tren guztiak geratuko dira. Euskotrenek aditzera eman duenez, trenak ordutegi honi jarraituta geratuko dira:


Astelehenetik barixakura
- Donostiarako noranzkoa; Amañatik igaroko dira orduro ondorengo minutuetan 09 (Donostia), 19 (Eibar), 39 (Elgoibar), 49 (Eibar).
- Bilborako noranzkoa: Amañatik igaroko dira orduro ordu bakoitzeko ondorengo minutuetan 03 (Ermua), 14 (Bilbo), 33 (Ermua) eta 44 (Bilbo).

Zapatu, domeka eta jaiegunetan
- Amaña-Donostia: 08:09tik eta orduro 21:09ak arte.
- Amaña-Eibar: lehenengo irteera 08:19an eta 08:49an eta orduro 22:09ak arte.
- Amaña-Bilbo: 08:14tik eta orduro 22:14ak arte.
- Amaña-Ermua: lehenengo irteerak 08:03an eta 08:33an eta orduro 22:03ak arte.