Amañako Jaietako bidaia 4.209 zenbakiari egokitu zaio zozketan

Amañako Jaietako bidaia 4.209 zenbakiari egokitu zaio zozketan
2023/07/04 13:27
eta kitto!
Aurreko zapatuan, uztailaren 1ean, Amañako Jaietarako dirua biltzeko bidaia baterako zozketan 4.209 zenbakia izan zen sariduna. Zenbaki horren jabeak Erromara, Amsterdamera edo Lisboara, nora joan nahi duen aukeratu ahal izango du. Hori bai, saria jasotzeko epea 40 egunekoa da; beraz, abuztuaren 10ean amaituko da.