Amañako Jaietako Sanandresetako otarrak badu jabea
Sasinka Astarloa Ruano “El Ruso” ermuarraren eskuetara joan da
2024/12/11
10:43
eta kitto!
San Andres egunean, urtero lez, 14:30ean zozketatu zen Amañako Jaietako Batzordeak jokoan ipintzen duen otarra Sasinka Astarloa Ruano “El Ruso” ermuarraren eskuetara joan zen oraingoan, bera izan baitzen irabazle. Jakina, otar ondo betea eraman zuen zortedunak, bertan hainbat egunetarako janari gozoak biltzen ziren eta: otarrainxkak, kokotxak, legatza, almejak, gulak, olagarroa, arkumea, txuletak, urdaiazpikoa, gazta bat, zainzuriak, piperrak, patea, atuna, saltxitxoi bat eta ezkur-txorizo bat behintzat bazeuden eta.