Amañako pilota txapelketaren finalekin amaitu da bosgarren edizioa
2023/06/12
10:30
eta kitto!
Aurreko zapatuan jokatu ziren Amaña es la Cañak antolatutako V. Esku Pilota Txapelketaren finalak Amañako Garajeetako frontoian. Honakoak izan ziren jokatutako partiduetako emaitzak: benjaminetan, Asurabarrena-Cruz (Zumarraga) 16, Axpe-Mugarza (Oñati) 11; alebinetan, Zubia-Urien (Arrasate) 18, Areitio-Padilla (Zaldibar) 5; nesketan, Zelaia-Retegi (Aretxabaleta) 18, Lizarralde-Carretero (Oñati) 6; eta infantiletan, Alberdi-Juaristi (Azkoitia) 22, Mazhar-Ibabe (Aretxabaleta), 10. Oso partidu borrokatuak izan ziren eta zaletuek asko gozatu zuten partiduekin. Antolatzaileek eskertu dute babesle, boluntario, agintari eta Eibarko Udalaren laguntza, bereziki azpimarratuz Luis Narbaiza txapelketako kirol zuzendariak egindako lana.