Amañako Tigrearen omenezko boxeo jaialdia arrakastatsua izan zen

Boxeo eta sanda modalitateko borrokak jaso zituen Astelenako jaialdiak emaitza bikaina izan zuen
Amañako Tigrearen omenezko boxeo jaialdia arrakastatsua izan zen
2024/06/14 12:33
eta kitto!

Aurreko asteko barixakuan egin zen boxeo eta sanda modalitateko borrokak jaso zituen Astelenako jaialdiak emaitza bikaina izan zuen, bai ikusi ahal izan ziren borrokek eskaini zuten kalitatearengatik eta baita zaleen erantzunari erreparatuz. Jaialdi horretan Ramon Quina antolatzailearen Tatt gimnasioko ordezkariek oso paper ona egin zuten eta, horrela, Amer Agbalouk Eibar Hiria Wu-shu Koparen lehenengo edizioa bereganatu zuen, finalean Pablo Benaventeri irabazita. Eta gauza bera egin zuen Tatteko Geaxi Moredak emakumezkoen arloan, Natalia Silvestre gaindituz dfinal horretan.

Ekitaldian omenaldia egin zitzaion Pepe Perez “Amañako Tigrea”-ri, bere alargunak eta alabak Jon Iraola alkatearen eskutik jasotako lora-sortarekin, eta bertan izan zen baita Andoni Amaña boxeolaria izandakoa ere.