Amañan Andaluziako doinuekin eta dantzekin gozatzeko aukera egongo da domekan

Dantzak, musika, bazkaria, moda desfilea, zozketa... Egitarau zabala antolatu dute "Amaña es la caña" elkartekoek.
Amañan Andaluziako doinuekin eta dantzekin gozatzeko aukera egongo da domekan
2025/06/02 16:46
eta kitto!

Domeka honetarako, ekainak 8, “Feria Rociera” jaialdia antolatu dute “Amaña es la caña” elkartekoek auzoa girotzeko. Ekitaldiak eguerdian hasiko dira, eta egun osorako egitaraua antolatu dute.

EGITARAUA

12:00 Feria Rocieraren hasiera
12:30 “AIRE ANDALUZ” dantza taldea (Amaña).
13:00 Dantzak EVA akademiaren eskutik (Eibar)
13:30 Dantzak ALICIA akademiaren eskutik (Galdakao)
14:00 Dantzak EVA akademiaren eskutik (Eibar) Gipsy Dance
14:30 Bazkaria, "Rociera" erara
16:30 Dantzaldia LA PITI taldearen eskutik (runbak)
18:30 Galdakaoko ALMA FLAMENCA moda desfilea
19:00 TALAFUNKEN taldearen emanaldia
20:30 Soineko flamenkoen zozketa
21:30 "Feria Rociera"-ren itxiera eta agurra