America Sport, Txoko eta JMR Tankemans taldeen arteko borroka estua foball-zaletuaren lidergoan

America Sport, Txoko eta JMR Tankemans taldeen arteko borroka estua foball-zaletuaren lidergoan
2022/10/17 eta kitto!
Azken jardunaldian aipatutako hiru taldeek eskuratutako garaipenekin, puntu bakarreko tartean aurkitzen dira hirurak sailkapenaren gorengoan. Hori bai, Bar Txokok errazago izan zuen hiru puntuak eskuratzea, Bali Center Sports taldeari 8-0 nagusitu zitzaiolako. America Sport ere eroso moldatu zen, Gastro Gildari 3-0 irabazita. Gehiago borrokatu behar izan zuen, bestalde, JMR Tankemans-ek, Garajes Garciari gol bakarrarengatik irabazi ziolako (3-2). Hori bai, partidurik galdu gabe dagoen talde bakarra da JMR. Goleatzaileen sailkapenean, America Sport-eko Robertok alde handia hartu du eta bost jardunalditan 11 gol sartu ditu dagoeneko.