Amesti tabernako Emilio Pitak irabazi du II. Gin Tonic lehiaketa, 'Txumari' izeneko proposamenarekin
2017/05/22
09:43
eta kitto!
Aurreko barixakuan jokatu zen Euskeraz Primeran! kanpainaren inguruko II. Gin Tonic lehiaketako finala Untzagan, Oihan Vegak girotu zuen ekitaldian eta Amesti tabernako Emilio Pitak eraman zuen 300 euroko sari nagusia, Oskar Pardok eta Ivan Feijók osatutako epaimahaiak hala erabakita.
Gin tonic irabazleak ‘Txumari’ izena dauka, Amañako bizilagun baten omenez. Irabazleak prestatutako konbinatuak ginebra oso-oso lehorra darama eta, tabernariaren berbetan, orain dela hilabete pare bat horrekin nahastatzeko tonica egokiena aurkitzeko probak egiten hasi zen. Horrez gain, laranja-lorea eta arabisagar deshidratatua ere badauzka eta gin tonic kopa izotz-bola baten barruan sartuta aurkezten da. Izotz-bola horrek 11 ordu behar ditu izozteko eta, ondoren, soplete batekin hustu egin behar da.
Bigarren postua, Txoko tabernako Andoni Mayok prestatutakoak eskuratu zuen eta hirugarrena, berriz, iazko irabazleak, Ametsa tabernako Guadalupe Ibañezek jaso zuen. Bakoitzak koktelak egiteko kit bana jaso zuen. Epaimahaikideek hiru finalisten maila altua goraipatu zuten eta ez zitzaien erreza egin irabazlea aukeratzea.
Bestalde, tabernetan botoa eman zuten bezeroen artean asteburu bateko egonaldiaren zozketan saria Miren Etxeberriari egokitu zitzaion. …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak, Ekaitz Olaizolak eman zion. FINALEKO ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUDE.