Amestutako garaipena eskuratu zuten Casinoko billaristek etxean
Aurten estreinatu duten 2. Maila Nazionalean lehenengoko garaipena eskuratu dute eibartarrek
2024/12/10
10:32
eta kitto!
Asteburuan Casino Artista Eibarres klubaren lokaletan jokatutako partiduan, eibartarrak hiru punturekin geratu ziren, aurten estreinatu duten 2. Maila Nazionalean lehenengoko garaipena eskuratuz. Sailkapenean berdinduta zeuden Madrilgo taldekoei 3-1 irabazi zieten Casinokoek. Laugarren jardunaldi horretan, Ricardo Robles eta Jon Alberdirekin batera, txapelketan debutatu zuten Sergio Boullosak eta Ricardo Ereñak osatu zuten Eibarko taldea.
Emaitzeei dagokienez, Rikarrek 40/37 galdu zuen, beste hirurek irabazten zuten bitartean: Sergiok 26/17, Imanolek 34/30, azkenekoan Ricardok 40/35 garaipena etxean lagatzeko. Aretoa beteta egon zen Casinoko historiarako geratuko den garaipenean.